Bonapartismo

Bonapartismo
Datuak
Motaideologia politikoa eta mugimendu politikoa
HerrialdeaFrantzia

Bonapartismoa Napoleon Bonaparte enperadore frantsesaren politikan oinarritutako ideologia, alderdi zein gobernua da. Honen helburua Napoleonen familiako kide bat Frantziako tronuan jartzea da. Oro har, bonapartista estatu nazional autoritario eta zentralizatu baten aldekoa da, dinastiaren sortzaileetako baten buruak zuzendua. Sistema elitearen eta herriaren atxikimenduaren bat-egitean oinarritzen da.

Bonapartismo terminoa hainbat kontzepturi erreferentzia egiteko erabiltzen da. Batetik, XX. eta XXI.mendeetan zehar Frantziako tronu inperialerako erregegaien aldekoei buruz hitz egiteko erabiltzen da. Bestetik, Bonaparte familiako partaide batzuen aldekoei deritze, bereziki Napoleon I Bonaparte, Napoleon II eta Napoleon III. Frantziar mugez gaindi ere erabili zen hitz hau, Risorgimiento garaiko Italian eta Jose I Bonaparteren aldekoez hitz egiteko Espainian (afrantsesatu gisa ere ezagunak). Azkenik, hizkuntza politikoan modu gutxiesgarri edo peioratiboan erabiltzen da jarrera autoritario edo populistak salatzeko.

XX. mendean, Korsikan indar handia izan zuen Comité Centrale Bonapartiste zeritzonak, batez ere Ajaccio hirian. Gaur egun bi oinordeko ditu Bonaparte etxeak (Bonaparte dinastia edo bonapartetarrak bezala ere ezaguna): Karlos Napoleon eta Juan Kristobal Napoleon.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search